XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TEKNIKARI BURUZKO ZENBAIT XEHETASUN

Irteerak

Estilo librea, bular eta tximeleta estiloetan irteera, salto batez egingo da.

Epaileak txistu luze bat egiten duenean igerilariak irteera plataformaren atzealdera igoko dira.

Irteeretako epaileak prest esatean, irteteko jarrera hartuko dute eta igerilari guztiak geldirik daudenean irteerako epaileak pistola, txistua, ...joko du eta irteera eman.

Bizkar estiloan eta estiloetako erreleboetan uretatik irtengo dute.

Epailearen txistu luzearekin uretan sartuko dira eta irteteko jarrera hartuko dute.

Igerilari guztiek irteteko jarrera hartzen dutenean prest esango du eta denak geldirik daudenean, irteerako epaileak irteera emango du.

Irteera faltsuak

Lehenengo irteera faltsuan irteteko seinalea eman aurretik irtetea ezinezkoa dela adieraziko die irteerako epaileak igerilariei.

Horren ondoren seinalea eman aurretik irteten den igerilaria kanporatu egingo dute.

Hala ere, irteteko seinalea kanporaketa egin aurretik entzun bada, txapelketak aurrera jarraituko du eta bukaeran kanporatuko dira igerilariak.

Estiloei buruzko arautegia

Estilo Librea

Estilo honetako froga batean igerilariak, banakako edo taldeko estiloetan izan ezik, edozein estilotan igeri egin dezake.

Estilo librea bizkar, bular edo tximeleta estiloa ez den edozein estilori deitzen zaio.

Igerilariek itzulibueltetan eta helmugan edozein gorputz atalekin ukitu behar du pareta.

Bizkar estiloa

Igerilariek irteteko jarreran irteerako euskarriari eutsi behar diote.

Behatzak barne, uraren azpian egon behar dute oinek.

Igerilariek irteera eta itzulibuelten ondoren paretaren laguntzaz hartuko du inpultsoa eta ezingo du 15 m baino gehiago igeri egin ur azpian.

Itzulibuelten ondoren igerilariak pareta gorputzaren edozein atalekin ukitu behar du.

Lasterketaren amaieran pareta bizkarrez dagoela ukitu behar du igerilariak.